XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, Asimilazioari (energi irabazpenari) dagokion b balioa, Metabolismoari (energi galerari) dagokiona baino baxuagoa izaten da.

Menpekotasun-maila horien arteko diferentzia horren ondorioz hazkunderako eskumendea beheratzen da animaliaren tamaina handitzen denean.

Asimilazioa eta gastu metabolikoa parekatzen direnean hazkundea O izango da eta tamaina handiagotarako, hazkunde negatiboak sortuko dira (Bayne, 1985).

ENERGI FLUXUA; TAMAINA (g); UGAL-AHALEGINA

8. irudia. - Edozein bibalbioren hazkunderako eskumendea (A - R) eta gametoen ekoizpena (Pr), gorputzaren tamainaren (W: g.) funtzio modura. Ugalahalegina (r.e.: Pr/(A - R)) aurkeztu da marra etenaren bidez. Ardatza, lor daitekeen tamaina maximoaren adierazlea da (Bayne, 1985).

Lehen esan denez, gametoen ekoizpena lorturiko energia osoaren frakzioa da.

SFG = A - R hazkunderako eskumendeak eta Pr gametoen ekoizpenak erakusten duten tamainarekiko menpekotasuna aurkeztu da 8. Irudian.

Ikus daitekeenez, termino biek balio berdinak hartzen dituzte tamaina jakin batean; beraz, tamaina horretako animaliek ugalkuntzarako erabiltzen dute lorturiko energia osoa.